
1956ko abuztuaren 21ean Nafarroako Foru Aldundiak Nafarroako Pablo Sarasate Kontserbatorioa sortu zuen. Sortzearen Dekretua 1951ko apirilaren 20ko Dekretuaren handiagotze baten ondorioa izan zen, bertan Iruñeko Udal Musika Eskolako ikasketei balio akademikoa aitortu zitzaien “Kontserbatorio gradua” emanez.
Kontserbatorio izateko proiektu honen ekimenean Nafarroako Foru Aldundiko pertsona gailenek parte hartu zuten, hala nola, Martín Lipúzcoa musikari nafartarra, modu esanguratsu batean ikastetxeko lehen enpresaburu izan zen Felíx Huarte eta Fernando Remacha Villar (1898-1984) konpositore tuterarra.
Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioak Iruñeko lehengo Musika eskolan hasi zuen bere ibilbidea -ordura arte Miguel Echebestek zuzendua-, Miranda eta Yanguasen plazan. 1.963an izan zen egoitza berri baten inaugurazioa Agoitz kalean, Javier Garcia Mercadal arkitektoaren proiektua, Espainiako musika trebakuntzarako sortu eta destinaturiko lehen eraikuntza izan zen hau. 1.966ko 2.618 Dekretuaren bidez, ikastetxe hau Musika Kontserbatorio Profesionala bilakatu zen.
1.957tik 1973ra bitartean, Fernando Remacha izan zen ikastetxearen zuzendaria. Garai hartan, gure ikastetxea gainontzeko kontserbatorioen erreferentzia oso garrantzitsua izan zen. Pilar Bayona piano-jotzailearen hitzek, iruindar kontserbatorioaren inguruan, erakusten dute nolako begirunea zioten, garai hartan, ikastetxeari Espainia mailan (F. Sopeña,1982):
“(…) duela hilabete inguru konpromiso bat hartu nuen Iruneko Kontserbatorioarekin, hau Musikari espainiar handia den Remachak zuzentzen du, eta bera Oscar Esplárekin batera dira niretzat momentu honetan espainiar gaur egungo musikan kutunenak. Ezin izan nion ezetz esan eskaintzari ez nuelako horretarako argudiorik. Astean behin hurbiltzen naiz Iruñera, bertan Espainiako kontserbatoriorik ederrena bukatzear daude. Pentsa!, sekula kontserbatorio baten egon gabe, eta orain eskolak eman behar ditut (…) Zirrara oso arraroa izan da nik ere bertan ikas nezakeela pentsatzen baitut. Nire ustez, Espainia mailan momentu honetan dauden ikastetxerik onenak Kontserbatorio hau eta Oscar Esplák Alacanten zuzentzen duena dira irakaskuntzari izaera berezia ematen jakin izan baitute. Beste ikusmolde bat da”.
Espainian musika irakasbide berriak zabaltzera lagundu zuten kurtsoen antolaketa – esaterako ”Orff pedagogia”-, edo Iruñeko Aste Gregorianoen ospakizuna – gertaera haietara nazioartean pertsona ospetsuenak diren irakasleak heldu ziren -, hauek urteetan zehar Nafarroako kontserbatorio bakarra izan zenaren ibilbidearen adierazgarri dira.
L.O.G.S.E.aren aldarrikapenak, 1990eko urrian, Goi Mailako Kontserbatorioen eta oinarrizko edo erdi-mailako Kontserbatorioen arteko bereizketa ezarri zuen, eta honek 2004-2005 kurtsoan ikastetxearen zatiketa ekarriko du berekin. Ikastetxearen egoitza berria – behin-behinekoa- Ezpeletako Kondearen antzinako Jauregia egongo da, eta E.L.O. aren markoaren barne Iruñeko “Pablo Sarasate” Musika Kontserbatorio Profesionalak gaur egungo izendapena bere egingo du.
2.011/2.012 ikasturtearen hasieran Kontserbatorioa Musikaren Hirira lekualdatuko da, bertan bereak diren lekuak eta independenteak ere izango ditu, nahiz eta gune batzuk partekatu behar izan, hala nola; auditoriuma edo liburutegia, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioarekin, hau ere arkitektura-konplexu berera lekualdatua.
Zentroko zuzendaritza
Hona hemen lehengo Musika Eskolan eta beste Kontserbatorioetan buru izan diren zuzendarien zerrenda:
- Mariano García, Akademiaren sortzailea (1858 eta 1869 bitartean)
- Mauricio García (1869 eta 1893 bitartean)
- Joaquín Maya (1893 eta 1914 artean)
- Santos Laspiur (1914 eta 1940 artean)
- Miguel Echebeste (1940 eta 1958 artean)
- Fernando Remacha (1957 eta 1973 artean)
- Pascual Aldave (1973 eta 1983 artean)
- Santiago Garay (1983 eta 1984 artean)
- Miguel Roa (1984ko abuztua eta abendua bitartean)
- Miguel Ángel Navascués (1984ko abendutik 1985eko ekainera)
- Arminda Luengo (1985 eta 1986 artean)
- Aurelio Sagaseta (1986 eta 1988 artean)
- José Ignacio Martínez Zabaleta (1988 eta 1991 artean)
- Maximo Olóriz (1991 eta 1994 artean)
- Fernando Sesma (1994 eta 2001 artean)
- Salud Bueno (2001 eta 2005 artean)
- Julio Escauriaza (2004 eta 2011 artean)
- Santiago Garay Ustariz (2011 eta 2012 artean)
- Santiago Garay Ustariz (2011 eta 2012 artean)
- Carlos Etxeberria Alonso (egungo zuzendaria)