“Pablo Sarasate” Kontserbatorio Profesionala, Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuko zentru publiko bat da, Iruñeko Udalaren Musika Akademiatik 1956an sortutakoa.
Gaur egun, musikako ikasketa profesionalak ematen dira, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) eta 8/2013 Lege Organikoaren babesean. Irakaskuntza horiek askotan “erdi-mailakotzat” jotzen dira, aurreko planen inertzia eta oinarrizko irakaskuntzaren eta goi-mailako irakaskuntzaren arteko tarteko posizioa direla eta.
Gure helburuak
Gure Hezkuntza Proiektuak biltzen duen bezala, hiru ardatzetan oinarritzen da gure zentruaren nortasuna:
- Pertsonak hezitzea.
- Musikariak sortzea eta haiei Profesionalki zabalpena ematea eta goi mailako ikasketetarako prestatzea.
- Nafarroako gizartean musika interesa piztea gure ikasleak musika ikasketak egitera eta kontzertuetan parte hartzera animatzea.
Zentroa
Musikaren Hiria Nafarroako Gobernuak sortua izan da “Pablo Sarasate” Musika-Kontserbatorio Profesionala eta Nafarroako Musika-Kontserbatorio Nagusia barne hartzeko.
Bi ikastetxeek arkitektura-konplexuaren barruan gune propioak dituzte, non bere laurehun besaulki dituen Auditorium eder eta modernoa partekatzen duten

Eraikinak 185 gela akustikoki isolatuak ditu, hauek; sotoan, beheko solairuan, lehenengoan, bigarrenean eta aterpedun solairuan banatuta daude. Erabileraren araberako tipologia dute; ganbera-musika ikasgelak, ikasgela instrumentalak, ikasteko kabinak, taldeko diziplinak lantzeko ikasgelak, baita abesbatzentzako, orkestra eta musika-elkarteentzako ikasgelak ere. Musika gela bakoitzak duena hauxe da: azken belaunaldiko akustika, trenkada eta ate bikoitzak, beiraki eta arotzeria bereziak, aireztapenean isilgailuak eta sabai hotzen teknika berri bati esker, zolata edo sabai flotagarriak edo klimatizazio isila.
Eta hornidurari dagokiona osatzeko liburutegi modura erabiltzeko lekuak, mediateka, idazkaritza, atezaindegia, kopiagintza, komunak, irakasle gela, bisita gela, kamerinoak, artxibategia, grabazio-kabina, bulegoak eta instalazio gelak, baita hallei, korridoreei eta gelei sekulako argitasuna ematen dien patio batzuk ere. Eraikitako azaleraren neurria 17.213 metro koadrokoa da.
Liburutegia
Musikaren Hiriko Liburutegiak, musikan espezializatutako Nafarroako liburutegi bakarrak, 9.000 dokumentu inguru ditu sarrera librean, monografiak, partiturak, ikus-entzunezkoak, biniloak eta aldizkariak barne.