Irakaskuntza profesionalak ELO Plana
Iruñeko “Pablo Sarasate” Musika Profesionaleko Kontserbatorioan, 1577/2006ko Errege-dekretuak (abenduaren 22koak) araututako Ikasketa Profesionalak irakasten dira, hori dela eta, Hezkuntzako, maiatzaren 3ko, 2/2006ko Lege organikoak araututako musikako Irakaskuntza Profesionaletako curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatuta daude.
21/2007ko FORU-DEKRETUAK, martxoaren 19koak, (12/2.011KO FDak, otsailaren 21ekoak, partzialki aldatuak) Hezkuntzako 2/2006ko Lege organikoak, maiatzaren 3koak, musikako Irakaskuntza Profesionaletako curriculuma arautzen du Nafarroako Foru Erkidegoaren esparruan.
Irakaskuntza Profesionalak sei ikastaroko iraupena duten (1., 2., 3., 4., 5. eta 6.ean) Maila (Profesionala bera)batean antolatuta daude.
Musika irakaskuntza profesionalaren ikasketak gainditzen dituzten ikasleek bakoitzari dagokion Musika Profesionaleko Irakaskuntzan Teknikari titulua eskuratuko dute.
Espezialitateak
Iruñeko “Pablo Sarasate” Musika Profesionaleko Kontserbatorioan irakasten diren espezialitate instrumentalak honako hauek dira: Akordeoia
- Akordeoia
- Arpa
- Baxu elektrikoa
- Kantua
- Klarinetea
- Klabea
- Kontrabaxua
- Fagota
- Flauta eztia
- Zeharkako flauta
- Gitarra
- Gitarra elektrikoa
- Oboea
- Organoa
- Perkusioa
- Pianoa
- Saxofoia
- Tronboia
- Tronpa
- Tronpeta
- Tuba
- Txistua
- Biola
- Biolina
- Biolontxeloa
Irakasgai Osagarriak
Musika-tresna baten ikasketa beste irakasgai batzuek eransten duten trebakuntzarekin osatzen da, hauek aipatutako musikaren egiteari dimentsio zabalago eta konplexuagoan ezagutza teoriko edo praktikoaren jakintzan sakontzera bideratuta daude.
Batzuk komunak dira gainerako espezialitateekin: Musika-hizkuntza, Harmonia, Musikaren Historia eta Analisia.
Eta beste batzuk espezialitate ezberdinetan berezkoak dira: Ganbera-musika, Banda, Abesbatza, Orkestra, Piano osagarria, Taldea, Akonpainamendua eta Kantura atxikitako Hizkuntzak.
Hautazko ikasgaiak
Curriculumean hautazko ikasgaiak sartzea geroko ikasketa ezberdinetan ikasleek ibilbide hezigarriak aukeratzera bideratzen laguntzeko egina dago, ikasle bakoitzaren interesen arabera.
Irakaskuntza Profesionalen bosgarren eta seigarren mailako ikasleek ikastaro bakoitzean hautazko ikasgai bat gehiago dute beraien curriculumean, eta jarraian adierazten direnetatik aukeratu beharko dute:
- Abesbatza
- Konposizio-oinarriak I
- Konposizio-oinarriak II
- Artearen Historia
- Jazzera Sarrera I
- Jazzera Sarrera II
- Musikara aplikaturiko Teknologia Berriak
- Antzinako Musika Tailerra