ELOko 45. artikulua (HKHLak aldatu gabekoa)
“Irakaskuntza artistikoen helburua ikasleriari kalitatezko formakuntza artistikoa eskaintzea eta etorkizunean musikan profesionalak izango direnei prestakuntza bermatzea…”
1.Oinarrizko legea:
LEGE ORGANIKOA 2/2006 (ELO): 48, 49 eta 50. artikuluak, azken hau 8/2013ko (HKHL) Lege Organikoak aldatutakoa
21/2007 FORU-DEKRETUAN, martxoaren 19koan, Nafarroako musika irakaskuntza profesionalen curriculuma ezarri zen, eta 12/2.011 FORU-DEKRETUAN, otsailaren 21ekoan, partzialki aldatua izan zen.
Hezkuntza sailburuak, 79/2007 FORU-AGINDUAN, ekainaren 29an, Nafarroako musika irakaskuntza profesionalen ordutegia eta egitura ezarri zuen, eta 44/2.010 FORU-AGINDUAN, martxoaren 8an, Hezkuntza sailburuak partzialki aldatua izan zen.
78/2007 FORU-AGINDUAN, ekainaren 29an, Nafarroako musika irakaskuntza profesionaletarako sarrera arautu zen, eta 18/2.011 EBAZPENEAN, otsailaren 3an, Unibertsitate eta Lanbide-heziketako Zuzendari Nagusiak partzialki aldatua izan zen.
91/2008 FORU-AGINDUAN, ekainaren 12an, Nafarroako musika irakaskuntza profesionaletan ikasten ari diren ikasleen titulu eta ebaluazio sustapena arautu zen, eta 32/2.011 FORU-AGINDUAN, martxoaren 4an, Hezkuntza sailburuak partzialki aldatua izan zen.
106/2008 FORU-AGINDUAN, ekainaren 1ean, Nafarroako musika irakaskuntza profesionaletan hautazko ikasgaiak arautu ziren, eta 60/2010 EBAZPENA, Jazz II hautazkoari buruzkoa izan zen.
178/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ean, Unibertsitate eta Lanbide-heziketako Zuzendari Nagusiarena, erabaki zen “Pablo Sarasate” Musika-Kontserbatorio Profesionalean ezarritako espezialitate ezberdinetan libre dauden plazen urteko eskaintza zehazteaz gain, malgutasuna izateko baimena eman zitzaion Hezkuntza Sailari.
2. Musika irakaskuntza Profesionaletako ikasketetara sarrera.
Musika profesionalen lehenengo mailako ikasketak egiten hasteko beharrezkoa izango da proba bat gainditzea, hauen edukiak eta garapena 78/2007 Foru-aginduak araututa daude, ekainaren 29an Hezkuntza sailburuak, eta 18/2.011 EBAZPENEAN, otsailaren 3an, Unibertsitate eta Lanbide-heziketako Zuzendari Nagusiak (aipatutako Foru-agindua partzialki aldatua izan zena).
Hasierakoa ez den beste edozein ikasketa profesionalera sartzeko aukera izango da, aurrekoak gainditu gabe, betiere aurkeztu denak epaimahai baten aurrean egindako proba baten bitartez erakusten badu, dagozkion irakaskuntzei probetxua ateratzeko moduko nahiko ezaguera duela. Proba hau aipatutako Foru Aginduan araututa dago.
Sarrera probarako behar den informazio guztia web orrialde honetan kontsulta daiteke izen bereko menuan.
3. Eskainitako espezialitateak.
“Pablo Sarasate” Kontserbatorioan ikas daitezkeen irakaskuntza profesionalen espezialitateak honako hauek dira: Akordeoia, Arpa, Kantua, klarinetea, Klabea, Kontrabaxua, Fagota, Zeharkako flauta, Flauta eztia, Gitarra, Oboea, Organoa, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Tronboia, Tronpa, Tronpeta, Tuba, Txistua, Biola, Biolina eta Biolontxeloa.
4. Egitura, irakasgaiak eta irakas-denbora.
Musika profesionaleko ikasketak sei ikastarotako iraupena duten gradu batean antolatzen dira.
Espezialitate eta ikastaro bakoitzaren irakasgaiei eta irakas-denborei dagozkien informazioa web orrialde honetako INFORMAZIO AKADEMIKOA/EGITURA ETA ORDUTEGI BANAKETA atalean aurki daiteke.
Bosgarren eta seigarren mailetan, espezialitate bakoitzeko irakasgaiez gain, ikasle guztiek hautazko ikasgai bat aukeratu beharko dute, ikastetxeak eskaintzen dituen hauetako bat hain zuzen ere: Musikari aplikaturiko Teknologia Berriak, Abesbatza, Artearen Historia, Jazzera sarrera I, Jazzera sarrera II, Antzinako musika tailerra, Konposizio-oinarriak I eta Konposizio-oinarriak II. Hautazko irakasgai bat gainditzen ez duten ikasleek berriz egin beharko dute irakasgai bera edo beste ezberdin bat aukeratu.
5. Ebaluazioa, Igoera eta iraunkortasunaren muga.
Ikaslearen ebaluazioa eta kalifikazioa ohizko deialdian egingo dira, eta gainditu ez diren irakasgaiek, berriz, ohiz kanpokoan. Ohizko deialdia, normalki, ekainaren hasieran deituko da, eta ohiz kanpokoa Hezkuntza Sailak erabakitzen duen datetan eta baldintzetan, nahiz eta normalena ekainaren bukaeran egitea izan. 2.010/2.011 ikasturtetik jadanik ohiz kanpoko deialdia ez da irailean egiten.
Orkestra, Banda, Ganbera-musika, Taldea eta Abesbatza ikasgaien azken kalifikazioa, ohizko deialdiari dagozkion ebaluazioaren agirietan idatziz jasoriko etengabeko ebaluazioaren emaitza izango da. Aipatutako azken kalifikazioaren emaitza txarra izango balitz, emaitza hau dagozkion ebaluazioko agiri guztietan ageriko da ohiz kanpoko probaren inguruko atalean.
Akonpainamendua, Analisia, Harmonia, Abesbatza, Musikaren Historia, Musika-hizkuntza, Ganbera-musika eta Piano Osagarriko ikasgaietako espezializazio batean lortutako kalifikazioak, baliozkoak izango dira ikasle berak egindako beste edozein espezializaziotan.
Momentura arte egindako ikasketetatik bi ikasgai, gehienez, gainditu ez dituen ikasleria igoko da hurrengo ikasturtera.
Hiru edo lau ikasgaietan ez gai izanez gero, ikasleak ikasturtea oso-osorik errepikatu beharko du. Gainditu gabeko irakasgaiak ahots edo instrumentu praktikakoak badira, irakasgaiaren errekuperazioa hurrengo ikasturteko eskolan egin beharko du, baldin eta irakasgai badago hurrengo ikasturtean. Gainerako kasuetan, irakasleria aurreko ikasturtean gainditu ez duen irakasgaiaren eskoletara joan beharko da.
Musika profesionalen irakaskuntzan ikasleriak birritan baino ezin izango du ikasturtea errepikatu, eta behin baino ez ikasturte bera. Salbuespen gisa, eta ez baldin badu aurreko ikasturteetan errepikatu, seigarren maila bigarrenez errepikatu ahal izango du.
Hezkuntza Sailak ikasturte baten baino gehiagotan matrikulatzea baimendu diezaieke ikasle batzuei; baldin eta Ikasketaburuak irakasleekin batera txosten bat igortzen badute, ikasleak duen gaitasun aproposa ziurtatuz, eta hala eskatzen badute.
Ikasturte berean gehienez bi espezialitate instrumental egin ahal izango dira aldi berean, eta biak ala biak ikastetxe berean egin beharko dira.
6. Tituluak: ELOko 50. Artikulua, 8/2013ko (HKHL) Lege Organikoak aldatutakoa.
1. Musika edo Dantzako irakaskuntza Profesionalak gainditzeak bakoitzari dagokion Tekniko titulua eskuratzeko eskubidea emango du.
2. Musika edo Dantzako irakaskuntza Profesionalen Tekniko titulua eskuratua duen ikasleriak batxilerreko titulua lor dezake batxilergoaren azken ebaluazioa gainditzeagatik; azken ebaluazioa hau lotuta egon behar da irakasgai ardatzetako ikasgai multzoko modalitate bakoitzean gutxienez ikasi beharko diren ikasgaiekin eta ikasleak aukeratutako aukerarekin.
Batxilerreko tituluan aipatu beharko da aurreko paragrafoan esanda bezala lortutako titulua dela, baita batxilergoko amaierako nota ere, hau batxilergoko azken ebaluazioan lortutako nota izango da.